Asteazkenean bidalitako
lanako kontzeptu maparen zatian bi hausnarketa galdera egin genituen eta hauen
hausnarketa txiki bat egingo dut.
1- Zergatik ezin dira hiru kontzeptu hauek(formal, informal eta ez formala) bakar batean elkartu?
- Oraindik ez dakit asko hiru kontzeptu hauen inguruan, baina irakurri dudanarekin, esango nuke posible izango zela, hezkuntza formala, informala eta ez formala hezkuntza bakar batean elkartzea. Hiru kontzeptuak elkarren artean osagarriak dira, hau da, elkartasunean lantzen dute pertsona baten hezkuntza. Bai modu formalean (eskolan jasotzen dugun hezkuntza) eta baita ere modu informal edo ez formalean ( gure ingurunetik jasotzen dugun hezkuntza dela) pertsona bat hezitzen doa egunez egun. Nire ustez kontzeptu hauek ez dira beraien artean oztopatzen, beraz hirurak elkarrekin egingo bazuten lana umearen hezkuntza askoz ere osatuagoa izango zen.
2- Eta elkartuz gero nola planifikatuko litzateke hezkuntza?
Egin dugun galdera honen inguruan, oso zaila egiten zait hausnarketa egitea. Aurreko galderan esan dudan bezala oso aberasgarria irudiko litzaidake hiru kontzeptu hauek elkarrekin lana egitea, batik bat, umearen hezkuntza hobeagoa izateko. Aldi berean esan behar dut ez dakidala nola izango zen planifikazioa. Oso egoera zaila izango zen, eskolako hezkuntza, gurasoen hezkuntza, kaleko hezkuntza, partikularretako hezkuntza…etab. danak batera, adostasun batera iritsi beharko liraketeen eta esan dudan bezala hori oso zaila iruditzen zait, baina ez ezinezkoa.

Lehen aipatu dudan
gaiarekin jarraituz, beste hausnarketa txiki bat egingo dut hezkuntza formala
eta ez formalaren inguruan. Irakasle izatera iristen naizenean ez litzaidake
gustatuko bakarrik hezkuntza modu batean heztea, hau da, momentua iristerakoan
nahiago nuke bi hezkuntzen alderdi positiboak hartuta umeak heztea. Honekin
ikasleek heldutasun maila handiagoa lortuko lukete estrategia, teknologia eta
metodo berriak erabiliz. Hau izango litzateke nik erabiliko nuen hezkuntza
ideala.
Egunon Eneko:
ResponderEliminarZure blogeko hausnarketa irakurri ondoren, aurkezten dituzun galderen inguruan nik ere hausnarketa egitea gustatuko litzaidake, iritziak elkarbanatzeko asmoz.
Mila esker
Horrela bai! Hauxe da besteak irakurtze duen ondorioetako bat, zerbait piztea eta iritziak konpartitu nahi izatea, ederki!!
ResponderEliminar