Paper-zorroa

Daramagun kurtsoan zehar ikusi eta ikasi ditudan hainbat gauza nire egunerokoan oso baliagarriak izaten ari dira. Oraindik irakaslea ez naiz, baina astean zehar atsalde guztietan Ordiziako eskolan egiten dut lan kirol eskolarreko monitore bezala 3. mailatik 6. maialako umeekin. Badakit hau ez dela irakasle baten lana bezala eta umeek ez dute eskola orduko ikasgai bat bezela ikusten, beraz ez naute ikusten irakasle bat bezala. Honen ondorioz ez dute kirol eskolara seriotasuenez hartzen. Ala eta guztiz ere, egunero saiatzen naiz hau aldatzen eta seriotasun puntu bat ipintzen. Kurtso honetan ikusi ditudan gauza askok, lagungarri izan dira niretzat batik bat, umeen motibazioa eta klase monotono eta repetitiboak ez izatea. 
Umeen motibazioa oso garrantzitsua da beraien garapenerako, eta honi lotuta, nire ustez, aurreiritziak eta ikasleen artean irakasleak desberdinketak egitea faktore oso garrantzitsuak dira. Lan honetan hasi nitzenean, orain dala 3 urte, oso erraz ikusten nuen nolako laguntasuna zegoen nere ikasleen artean, hau da, zeintzui uzten zien alde batean, zein ziren klaseko "liderrak",... eta honen ondorioz hasieran nik ere nere aurreiritziak egin nituen, eta ume batzuei beste baino arreta handiagoa jartzen nien. Denboraren poderioz konturatu naiz ume batek bere irakaslearen laguntza eta motibazioa erabateko garrantzia duela, eta honekin batera ikasle guztiak era berdin batean tratatuz klaseko giroa oso ona bihurtzen da. Orain hau lortu dudala nire beste muga al dudan heinean klaseak monotonoa baino gehiago, desberdinagoak izatea. une honetatik kurtso bukaerara lortu dudan ala ez ipiniko dut. 
Nire eguneroko esperientzia alde batera utzita, nire ibilbide akademikoan eta gehien bat aurten ikusi dudan askepktu txar bat aipatu nahi dut. Hainbat klaseetan, oso monotonak eta nahiko aspergarriak direnak, ez da zure kasua Lorea, irakasleak galdera bat egiten duenean ez du inorrek hitzik esaten. Suposatzen det hau irakasle batentzat ez dela izango batere atsegina eta espero det niri hau ez iñoiz gertatzea, pentsatuko nuelako klase emateko nere era os txarra izango zela. 
Honekin esan nahi dudana da irakasle batek ez baldin badu lortzen bere klasek atseginak izaten ez du lortuko bere ikasleengan motibazio puntu bat pizten eta klasean parte hartzeko gogoak sustatzen. 

Irakasle izatearen gaiarekin jarraituz, nik inoiz pentsatu dudan, eta jende askori ia egunero entzuten  diodan tontakeri bati buruz hausnartu nahi dut. Zuei, benetan iruditzen ahal zaizue magisteritza ikasten dutenek beste karreratako sobrak garela? Edo tontoenak garela?
Nik hau entzuten dudan bakoitzean izugarrizko nazka ematen dit. Adibidez, orain dela egun pare bat nire kuadrillakoekin, lagun bat eta biok eztabaida hau eduki genuen. Nire argumentuak defendatzeko galdera sinple batekin hasi nintzen; zeinek irakatsi dizue hitz egiten, irakurtzen eta idazten?  IRAKASLEEK. Nire ustez irakasleak ume, gazte, edo persona heldu baten bizitzean derrigorrezkoa da. Badakit badarela guraso batzuk beraien etxean ematen dietela behar dituzten hezkuntza eta balioak, baina adin jakin batera arte. Azkenean eskolan bukatzen dute irakasle batek ezagutza gehiago irakasteko. Gurasoe hauek aparte, guraso guztiek beraien seme alabei eskolara eramaten die bizitzarako behar dugun gauza orokorrenak ikasteko. Eta benetan pentsatzen duzue irakaslea tontoa dela? Edo magisteritza ikasi duela ez zegoelako beste ezer?
 Nik ez ditut ulertzen gauza hauek!! Gendeak pentsa dezake magisteritzako karrera oso erraza dela “ eta begiak itxita” gainditzen dela dena, alde batetik arrazoia daukate, ez da zaila konparaturik betse karrera batzuekin eta gainera nire iritsiz irakasle izateko ez da teoría asko jakin behar, eta agian horregatik ez da hain zaila gehien bat gure helburuak da praktiketan ahalik eta gehiena ikastea. Hori da guk behar duguna. Parentesi  honen ondoren, gauza bat apustuko nuke; hori esaten duten 30 pertsonetatik ez dutela balio, irakasle izateko,30ak.
Urdanetako eskolan hasi nintzenean lanean orain esan dudanetaz konturatu nintzen. Niri beti nahiko ondo eman zait pertsonekin erlazionatzea eta umeekin egotea eta ez dut arazo askorik eduki baina bai pasa ditut momento txarrak, ala ere, nirekin batera hainbat lagun eduki ditut kirol eskolarreko monitore bezala eta ez dute urtea monitore bezala bukatu… ezin izan dute umeen aurrean pazientziarekin egon eta gauzak modu honean esplikatu eta arrazoitu. Honekin berriro esan nahi dut ume bati ezagutza eta balio batzuk irakastea ez dela batere erraza eta oso gustora ikusi nahiko nituela gende guzti hori( irakasle izatea erraza dela pentsatzen duena) 20 ikasleko gela batean klase bat ematen. Honetaz aparte, irakasle izateko irakasteko izugarrizko gogoak eduki behar dituzu, baita ere umeak guztukoak izatea eta irakasle ona izatea noski. Hau dena izanda irakasle lana erraza da? EZ!! Ez da batere erraza, batik bat, gure aurrean 20 ume alborotatu eta ondo pasatzeko gogokin ditugulako.  NIre lana orain bai da umeekin eta irakatsi egin behar dizkiet gauza asko baino ez da irakasle baten egoera verdina. Irakasle batek 8 ordu egon behar ditu umeekin alde batetik bestera( ume zaratatsuak, ume onak, txarrak, gaiztoak, inoxenteak,…) eta denak kontrolatu behar dituzu. Irakasle izatearen, preokupatzen zaizkidan bi gauza daude: Alde batetik irakasle ona edo txarra izango naizen ala ez. Eta beste aldetik, askotan entzun dudan “irakasleetan depresioak”. Ala ere, honek ez nau atzera botako eta irakasle izatera iritsi nai dut. IRAKASLE ONA GAINERA!! Eta askotan esan didaten bezala eta, eta nire gelakideeko hainbat blog-etan ere irakurri dudan bezala; IRAKASLE ON BAT DA, GUTXI IRAKATSITA, IKASLEARI IKASTEKO IZUGARRIZKO GOGOA PIZTEN DIONA.
Lehen aipatu dut, nire ustez, magisteritzako karreratik garrantzitsuena arlo praktikoa dela. Momentuz arlo praktikoa oso gutxi landu dugu, baino landu duguna erabat baliagarria izan zait irakasle baten rola zein den jakiteko. Hau matematikako klasea ikustera Joan ginenean ikusi nuen. Oso esperientzia ona eta sentsazio onakoa izan zen. Bertatik atera nintzen esanez hori zela nik nahi nuena izan. IRAKASLEA.
Gai hau guztiz alde batean utzi gabe, beste gai , larri eta garrantzitsu batetaz hitz egin nahi dut bukatzen joateko. Joan den Ostiralean Arantzak, Psikologiako irakasleak, “KLASS” pelikula ipini zigun eta harrituta gelditu nitzen “ BULLYNG”-arekin. Gai hau orain dela urte dexentetatik kezkatzen nau. Nire ustez oso gai delikatua da eta tarte txiki bat merezi du.
Bullyn-eko edozein kasuetan ahalik eta lehen moztu behar da, geihen bat, norbaitetaz susmatzen ari garenean, irakaslearen posturatik ari naiz hitz egiten noski, nik ez dut sinisten bullyneko kasuak gertatzen direnean irakasle batek esatea ez dela konturatu. Egia da klasean ez dutela insultatuko edo joko "victimari" baino ehunetik ehun ikusten da nor dago klasean " marginaturik" eta klasekideek ez diotela inolako kasurik egiten. Hori da biktima posible bat eta momentu horietan irakasleak parte hartu behar du edo beintzat arreta handiagoa hartzen pertsona horri eta klaseko liderrak zer nolako jarrera duten beraiengan baita ere gertuz kontrolatu behar da. Nik, Urdanetan, kirol eskolarrean ez dut ikusi umeen artean inongo kasu argirik baina bai betiko gauzak; lider bat, bere jarraitzaileak, parte hartzen ez dutenak ez onerako eta ez txarrerako eta azkenik ume marginatua.
Hau da saiestu behar dana, hau ikusten duenean irakasle batek hasieratik integratzen lagundu beharko zaiola uste dut, eta hortan nabil nire ikasle batekin. Alde hortatik lan ona egin dudal uste dut, bere jarrera asko aldatu delako. Hasieran oso makur eta begirada beheraldera zuen beti, orain aldiz besteekin parretan eta edozein arazorik gabe jolasten du. Eta hau baino gehiago, bere klaskideak, asko lagundu diote integrazioan.
Nik uste dut alde honetatik baita, suerte pixkta eduki dudala, dana ondo bukatu da. Baina zer egin "bullyn"-eko kasu argi bat ikusten denean? Egia esanez oso egoera zaila iruditzen zait. Argi daukat ikusten baldin badut, ahalik eta azkarren mozten saiatuko naizela, baina gaur egungo umeekin...ez det uste erraza izango denik. Gazteria asko aldatu da, gehienek ez dute errespeturik, ez beraien artean, ez helduekin eta ez inorrekin. Baina irakasle batek ez du hetsi behar inoiz, eutsi egin behar du situazioa eta gauzak normalizatu arte bertan jardun. Hori bai, beti laguntza bilatu beharko luke; beste irakasleak gurasoak, klasean dabiltzaten ikasleak ez dutenak gatazketan parte hartzen,... edozein gauza egin behar da ume batek bullyn-a ez jasateko.
Honelako gertaera bat txikitan gertatzen bazaizu, nire ustez zure bizitzako parterik garrantzitsuenetariko bat izorratu egiten dizuetela, eta etiketa antzeko bat ipiniko dizuete txikietatik. Gauza hauek saiestu behar dira, eta hau ez gertatzeko eskolatan, irakasleek dira honetan parte-hartze aktino bat eduki behar dutenak.
Nik beintzat, oso argi daukat, "bullyn"-eko egoera baten aurrean edo antzeko zerbait ikusten dudanean, zer egingo dudan eta espero det irakasle guztiak nik pentsatzen dudan eran pentsatzea beintzat alde horretatik, baina zoritxarrez badakit , irakasle askok eta askok ez dutela ikusi nahi honelako arazoak. Ea pentsaera hori aldatzen den.
Eta bukatzeko bakarrik esan, nere eskuetan dagoen guztia egingo dudala irakasle on bat izaten saiatzeko. Baina irakasle izan arte, praktikatzen jarraituko dut kirol eskolarreko nire ikasleekin. Orain arte ikasitako guztia kurtsoan zehar izugarriko baliagarritasuna izan du nire lana hobeto egiteko eta gauzak beste modu batean ikusteko.

2 comentarios:

  1. Kaixo Eneko, atal honetan idazten hastea komeni zaizu. Nik jarraipena egin ahal izateko beharrezkoa delako. Animatu eta idatzi zeozer, ziur gauza asko aldatu direla zure hezkuntzaren ikuspegiari buruz! Kontatu zeintzuk izan diren!

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Eneko!
    Oso ados nago zurekin irakasle izaten praktikak erakutsiko digula esaten duzunean. Gehienetan ez dago esperientzia baino irakasle hoberik! Horregatik, agian, geure karrera beste batzuk baino errazagoa kontsideratzen du jendeak (eta zenbait karrerekin alderatuz, egia da), baina ez dute kontuan hartzen lanbideak duen garrantzia! Eta are gutxiago, karrera modu honetan planteaturik egotearen arrazoia aurrez aipatu duguna dela: PRAKTIKAREN ETA ESPERIENTZIAREN BEHARRA, ETA EZ TEORIA SOILA.

    ResponderEliminar