Gaur klasean egin dugun ariketaren ondoren, irakasleak esan digu hiru kontzeptu hauen esanahia azaltzeko gure hitzetan:
HEZKUNTZA: Hezkuntza, bizitza osoan zehar ematen den prozesu bat da. Prozesu honetan, egunez egun, bai eskolan, kalean lagunekin, etxean gurasoekin, partikularretan,... barneratzen dira hainbat ezagutza, balio, jokatzeko moduak,... Hezkuntza bi norabideetako prozesua da. Bakoitzak barneratu eta baita ere beste pertsona batzuei hezi diezakegu gure ezagutzen eta balioen bitartez.
KULTURA: Kultura, gizarte batean dauden ezaugarriak dira; ohiturak, sinesmenak, bizimodua,... Kultura mota asko eta desberdinak daude mundu osoan zehar. Askotan bidai bat egiten dugunean edo bizilekua aldatzen denean, gure kulturatik ateratzen gara, baina beste kultura batean sartzeko prozesua oso zaila izaten da kulturen ezberdintasunen ondorioz. Ordun arazo hori gertatzen denean beste faktore batzuk hartzen dute parte, gehien bat, giazarte horietako biztanleak, beraiek izan behar dira guri kultura horretan sartzeko prozesuna lagundu behar digutenak eta gauza berbera egin gure kulturara beste kulturetatik etortzen diren pertsonekin.
GIZARTERATZEA: Gizarteratzea oso lotuta dago hezkuntza eta kulturarekin. Gizarteratzea, pertsona bakoitza bizi den inguruan, kulturan, lagun taldean, sartzeko prozesu bat da nire ustez. Lehen esan dudan bezala, ezinbestekoa da hezkuntza bat izatea gizarteratzea ona izateko eta baita ere gure ingurukoen laguntza behar da goran azaldu dudan arrazoiengatik.
Bukatzeko esan behar dut, goizean klasean esan dugun bezala, eta erabat ados nagoela, bai kultura, bai hezkuntza eta bai gizarteratzea ia aldi berean ematen diren prozesuak dira horren ondorioz hiru kontzeptu hauek erabat lotuta daude eta ezinbestekoak dira bizitza osorako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario