martes, 8 de mayo de 2012

IBILBIDE AKADEMIKOA

Lehenengo etapa, Haur Hezkuntza hain zuzen Urdaneta Oianduren eskola publikoan burutu nuen, euskaraz. Bi urterekin hasi nintzen eskolan, eta adin bereko haur guztiak batera geunden gela handi batean, haurtzaindegi modukoa zena. Hamabost haur inguru geunden bertan. Hiru urtetik sei urtera bitartean ordea, bitan banandu gintuzten gutxi gora-behera hogei haur izanik gela bakoitzean. Guztiok oso ondo konpontzen ginen eta liskarrak ohikoak izan arren giroa ona izaten zen. Gelako lagunek osatzen zuten nire lagun-taldea eta gaur egun ere gehienok batera jarraitzen dugu.  Oroipen ugari ez ditudan arren, gogoan dut oso pozik joaten nintzela garai hartan eskolara, gustuko nituen gauzak egiten genituelako gelan: jolasak, antzerkiak, marrazkiak, abestiak …  Zenbatzen, irakurtzen eta idazten ikasten ari gineneko hainbat oroitzapen ere baditut. Irakurtzen eta idazten 4-5 urterekin hasi ginen. Guztiok garai berean hasita ere, oroitzen naiz nola ikaskide bakoitzak geure erritmoa generaman. Bi urteko irakasleez gogoratzen ez naizen arren, jakin badakit hiru - sei urte bitartean irakasle berarekin egon nintzela. Niretzako irakasle hura berezia izan zen, asko maite bainuen. Edozein arazo izanda laguntzeko prest zegoen eta ezin hobeto zaintzen gintuen. Irakasleak behaketa bidez ebaluatzen gintuen eta gurasoei horren berri ematen zien bilera baten bidez, baita idatziz ere.
Lehen hezkuntza baita ere Urdaneta Oianguren eskola publikoan egiten jarraitu nuen D ereduan. Amaraberri sistema duen ikastetxea izanik, gure klaseak ez  ziren testuliburuetan oinarritzen eta ez ginen gela bakar batean mantentzen norbera bere mahaian eserita. Lehenik eta behin, berezia iruditzen zait taldeak osatzeko era: lehen eta bigarren mailakoak nahasirik geunden lau talde ezberdinetan hogei lagun ingurukoak. Berdin gertatzen zen hirugarren eta laugarren mailan, baita bosgarren eta seigarren mailan ere. Modu honetan, urte batean gelako gazteenak izaten ginen eta urtebete zaharragoek beraien laguntza eskaintzen ziguten eta hurrengo urtean alderantziz; urtebete gazteagoekin geunden eta gu ginen laguntza ematen zutenak. Sistema hau oso erabilgarria zen gelak antolatuta zeuden erarako. Lehen esan bezala, ez baitziren gela tipiko horiek zeinetan ikasle bakoitzak bere eserlekua duen, irakaslea etorri eta irakasgaia azaltzen duen arbelean. Irakasgai bakoitza gela ezberdin batean ematen genuen (matematika, gaztelera, euskara, natura,…)  eta era berean, gela hori txokotan banatuta zegoen. Txoko bakoitzean lan ezberdinak egiten ziren, ondorioz irakasleak ez zuen klase magistralik eskaintzen. Txoko bakoitzean egin beharrekoa aurrez aurretik idatzia zegoen eta txoko bakoitzean adin ezberdinekoak nahasirik geundenez, zaharrenek gidatzen zituzten urtebete gazteagokoak (bost bat lagun izan ohi ginen talde bakoitzean). Noski, arazoren bat izan ezkero, irakaslea laguntzeko egoten zen, baita egindako lan guztiak zuzentzeko ere. Etapa honetan ez genituen azterketa ugari eduki. Hirugarren mailara arte bat ere ez, eta hortik aurrera ere ez ziren oso ohikoak izaten. Ebaluazioa eguneroko lanera zegoen gehiago zuzendua. Etapa hau ere oso gustura pasa izan nuen, lagun ugari egiteko aukera izan bainuen urte batetik bestera ematen ziren aldaketei esker.
Bigarren Hezkuntzako etapa egiteko Oianguren institutora pasa nintzen, Urdaneta Oianguren eskolaren jarraipena baitzen. Bertan DBH- ko 4 mailak burutu nituen euskaraz. Aldaketa handia izan zen hura niretzako. Alde batetik inguruko beste herri txikitako ikasleekin elkartu ginelako (Legorreta, Itsasondo, Zaldibi) eta bestetik hemen ikasle bakoitzak bere mahaian eserita, lerrotan irakasleari entzutean zetzalako klasea. Nire gelan Urdanetako gelakideez gain Legorretako ikasleak zeuden. Guztira hogei - hogeita bost ikaskide geunden gelan. Nahiz eta ordura arte ezezagunak izan, berehala ezagutu genuen elkar eta oso giro polita sortu zen gelan. Ikasle iskanbilatsu batzuk egon arren, irakasleak nahiko gustura egon ziren lau urteetan zehar gurekin. Lehenengo maila, lehen aipatu bezala salto handia izan zen, ez bainengoen testuliburuetara ohituta. Horrez gain, irakasleak hitz egitea eta guk apunteak hartzea benetan aspergarria eta zaila egin zitzaidan hasieran. Irakasleen tratamendua ere asko aldatu zela nabaritu nuen, ez ziren hain hurbilekoak eta zorrotzago aritzen ziren gurekin. Hala ere, ez nuen aparteko arazorik eduki eta ondo moldatu nintzen. Lehenengo hiru mailetan euskara, gaztelera, matematika, teknologia, gizarte, natura eta etika eman nituen. Laugarren mailan ordea, hautazkoak genituen. Horretarako aukeratu beharko genuen batxilergo motaren inguruan pentsarazi ziguten eta betidanik osasun edo kirola aldetik zerbait ikastea nahi nuen eta horregatik, hautazko bezala, biologia eta fisika-kimika aukeratu nituen. Laugarren maila izan zen aldaketa handia niretzat irakasgai horiekin baino argi nuen osasun zientzetatik nahi nuela jarraitu batxilergoan.
Batxilergoa han bertan egin nuen, Oianguren Institutoan. Irakasgai guztiak euskaraz nituen. Lehenengo mailan hautazkoetan Biologia eta Fisika-kimika aukeratu nituen. Guztira hogeita bi lagun ginen. Nahiko klase txarra ginen ikasketa arloan, ordea, oso ondo pasatzen genuen klaseetan, gehiegi. Ala ere, dana gainditu nuen ia arazorik gabe. Bigarren mailan, hautazko berdinak hartu nituen, baina klasea banatu egin zen hautazkoengatik eta honela pentsatu nuen hobeto joango zela ikasturtea, baina ez. Bigarren mailan, selektibitaterako prestatzen digute eta presio nahikoa ere sartzen ziguten. Hau niri ez zitzaidan batere ondo etorri eta nahiko kurtso txarra pasa nuen. Kurtsoan zehar asko pentsatuz eta gero IVEF egitea nahi nuen. Honetarako proba fisiko batzuk pasatu eta gainditu nituen, baina lehen esan dudan bezala ez nuen oso kurtso ona izan eta selektibitateko lehenengo deialdira ezin izan nuen joan, 4 azterketa kateatu nituelako. Irakasle batzuk  asko kezkatu ziren eta laguntzeko prest agertzen ziren uneoro. Baina niretzat oso lagungarria izan zen Irakasle batekin hitz egin eta gero eta nire gurasoekin hitz egin eta gero erabaki bat hartu nuen; erabaki hau izan zen, kurtsoa errepikatzea. Honen arrazoia oso simplea zen, nik IVEF nahi nuen egin eta nahia eta errekuperaketak aprobatu oso nota baxua edukiko nuen eta honekin batera selektibitateko bigarren deialdian aukera gutxigo daude sartzeko unibertsitatean beraz hurrengo uretan berriro ere bigarren batxillerra egin nuen. Urte hori hobeto egin nuen, baina nahikoa ez zen izan. IVEF-eko nota asko igo zen eta horretaz aparte proba fisikoak baino aste bat lehenago lesio gogor bat eduki nuen belaunean eta dena pikutara joan zen. Selektibitatea ta dana egin arren ez nuen lortu nota ona.  Oso argi nuen IVEF egin nahi nuela eta erabaki nuen kirol modulu bat egitea eta ondoren IVEF-era pasatzea.  
Hori dela eta, Donostiko EASO politeknikan hasi nitzen ikasten TAFYD. Bi urte zoragarri izan ziren, oso gustoa aritu nitzen eta oso lagun onak egin nituen. Nire klasea mixtoa zen, hau da, klase batzuk euskeraz eta beste batzuk erederaz egin nituen. Klaseak 25 bat pertsonekoak ziren. Bertan egiten genituen jarduera guztiak kirolezkoa ziren bai talde kirolak eta baita ere kirol indibidualak. (Atletismo, igeriketa, eskalada, piraguismo, pelota, tenis, badminton, umeentzako jokuak, futbola, saskibaloia, eskubaloia, sokorrismo, eskia-snow,…) Kirol guzti hauek nola erakustea irakatsi ziguten. Klasean oso giro polita eta ona zegoen eta irakaslea oso gertukoak ziren. Bi urte hauetatik betirako eramango dudana egindako lagunak dira eta baita ere, bertan ikasitakoa, asko izan zela. Bertan ebaluatzeko era azterketen bidez zen. Kurtso bukaeran irakasgai bakoitzeko azterketa bat egiten genituen. Honetaz aparte kurtsoaren hasierarekin batera Urdanetako eskolan lan bat eskaini ziaten; umeei eskola kirolean entrenatzea, monitore bezala. Eta inongo dudarik gabe bertan hasi nitzen lanean. Beraz kurtsoan zehar ikasten nuena umeei aplikatzen nien. Bi urte horietan asko pentsatu nuen eta Urdanetan oso gustoa nengoenez umeekin, nire pentsatzera aldatuz joan zen. Irakaslea nahi nuen izan. Beraz magisteritza egitea planteatu nuen. Baina ez zen erraza izan. Boloniarekin selektibitateko azterketen notak aldatu egin ziren eta nik ez nekien nire moduluko notarekin nahikoa izango nuenik magisteritzan sartzeko, beraz aukera genuen selektibitateko hainbat irakasgaien azterketa egitea nota atsaltzeko. Eta hauen aukeraketan etorri ziren zailtasuna, azkenena matematika eta inoiz eginik ez nuen ekonomia hartu nuen esan ziatelako oso erraza izan zela. Beraz bi ikasgai hauek ikasten jarri nitzen eta selektibitatea baino lehenago konturatu nitzen ekonomia soilik ondo eginda nota asko altxatuko nuela beraz ekonomia bakarrik egin nuen selektibitatean, gainditu egin nuen, moduluko nota altsatu nuen eta gaur egun Donostiako Irakasle eskolan nago ikasten. Unibertsitatea guztiz desberdina da. klaseak oso handiak eta klase-kide kopurua baita ere handia 80 pertsona inguru. Ala ere banatu egin ginen 40 pertsonako bi klase eginda eta egia esanda oso gustura nago eta berriro ere oso denbora gutxian lagun asko eta onak egin ditut. 

miércoles, 22 de febrero de 2012


4. ariketari dagokionez hainbat kasu aztertu genituen eta hauek aztertu ondoren hausnartzeko bi galdera proposatu zituen irakasleak: 


1- Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Nire ustez hezkuntzan eta irakaskuntzan posible da, bai, neutralak izatea. Baina nire esperientziak kontuan hartuz, ez dut uste irakasle askok lortzen dutenik. Esan dudan bezala, irakasle askok, guztiak ez esateagatik, ikasle batzuekin enpatia gehiago dute beste batzuekin baino, azken finean ordu asko igarotzen dira ikasleekin eta nik uste dut nahigabe egiten dela, baino azkenean ikasle batzuei "erreztasun" gehiago ematen zaizkie beste batzuei baino. Niri pertsonalki hau ez zait oso ondo iruditzen, nik baita monitore bezela lan egiten dut eta ez da oso erraza kontrolatzea. Hala ere, honetaz aparte klasean atera daitezken hainbat gaien aurrean baita ere neutralak izan gaitezke; erlijioak, politika,... Nire ustez gai hauetan errazago kontrolatzea daukagu neutralitatea hasieran aipatutako egoeran baino. Gauza da, normalean, klasean adin gutxiagoko ikasleei irakasten arituko garela beraz ezin dugu beraien mailan jarri, hau da, nire ustez klasean debate bat dagoenean edozein gaiari buruz, adibidez erlijioa, ez dela zaila izango erlijio mota asko daudela eta danak errespetatu behar direla esatea, nahiz eta zuk zure pentsaera eduki. Azken finean umeak dira eta kontu handiarekin ibili behar da zer esaten duzunarekin, hainbat ume gaizki sentiarazteko arriskua dagoelako. Ordea, kalean gaudenean bai lagunekin edo beste irakasleekin,... ez dugu izan behar inongo arazorik gure iritzia esateko, baina beti, errespetuarekin besteengan.


2- Zein da neutralitate eta objektibitatearen arteko desberdintasuna?

Neutralitatea eta objetibitatea ez dut uste berdinak direnik. Neutralitateari dagokionez, neutrala izatea da inongo posizioa hartzea gai baten aurrean. Lehen esan dudan bezala nahiz eta bakoitzak bere pentsaera eduki, neutrala izateko, ez dugu inongo ikuspuntutrik hartuko. Objetibitatea ordea, nahiz eta bakoitzak bere iritzia eta bere pentsatzeko era eduki, gauzak edo gai desberdinak modu logiko batean tratatzea da. Bakoitzaren pentsaera alde batea utzita jokatu behar da.

martes, 7 de febrero de 2012

Gaur klasean egin dugun ariketaren ondoren, irakasleak esan digu hiru kontzeptu hauen esanahia azaltzeko gure hitzetan:

HEZKUNTZA: Hezkuntza, bizitza osoan zehar ematen den prozesu bat da. Prozesu honetan, egunez egun, bai eskolan, kalean lagunekin, etxean gurasoekin, partikularretan,... barneratzen dira hainbat ezagutza, balio, jokatzeko moduak,... Hezkuntza bi norabideetako prozesua da. Bakoitzak barneratu eta baita ere beste pertsona batzuei hezi diezakegu gure ezagutzen eta balioen bitartez.

KULTURA: Kultura, gizarte batean dauden ezaugarriak dira; ohiturak, sinesmenak, bizimodua,... Kultura mota asko eta desberdinak daude mundu osoan zehar. Askotan bidai bat egiten dugunean edo bizilekua aldatzen denean, gure kulturatik ateratzen gara, baina beste kultura batean sartzeko prozesua oso zaila izaten da kulturen ezberdintasunen ondorioz. Ordun arazo hori gertatzen denean beste faktore batzuk hartzen dute parte, gehien bat, giazarte horietako biztanleak, beraiek izan behar dira guri kultura horretan sartzeko prozesuna lagundu behar digutenak eta gauza berbera egin gure kulturara beste kulturetatik etortzen diren pertsonekin.

GIZARTERATZEA: Gizarteratzea oso lotuta dago hezkuntza eta kulturarekin. Gizarteratzea, pertsona bakoitza bizi den inguruan, kulturan, lagun taldean, sartzeko prozesu bat da nire ustez. Lehen esan dudan bezala, ezinbestekoa da hezkuntza bat izatea gizarteratzea ona izateko eta baita ere gure ingurukoen laguntza behar da goran azaldu dudan arrazoiengatik.

Bukatzeko esan behar dut, goizean klasean esan dugun bezala, eta erabat ados nagoela, bai kultura, bai hezkuntza eta bai gizarteratzea ia aldi berean ematen diren prozesuak dira horren ondorioz hiru kontzeptu hauek erabat lotuta daude eta ezinbestekoak dira bizitza osorako.

lunes, 6 de febrero de 2012


Asteazkenean bidalitako lanako kontzeptu maparen zatian bi hausnarketa galdera egin genituen eta hauen hausnarketa txiki bat egingo dut. 

1- Zergatik ezin dira hiru kontzeptu hauek(formal, informal eta ez formala) bakar batean elkartu? 
- Oraindik ez dakit asko hiru kontzeptu hauen inguruan, baina irakurri dudanarekin, esango nuke posible izango zela, hezkuntza formala, informala eta ez formala hezkuntza bakar batean elkartzea. Hiru kontzeptuak elkarren artean osagarriak dira, hau da, elkartasunean lantzen dute pertsona baten hezkuntza. Bai modu formalean (eskolan jasotzen dugun hezkuntza) eta baita ere modu informal edo ez formalean ( gure ingurunetik jasotzen dugun hezkuntza dela) pertsona bat hezitzen doa egunez egun. Nire ustez kontzeptu hauek ez dira beraien artean oztopatzen, beraz hirurak elkarrekin egingo bazuten lana umearen hezkuntza askoz ere osatuagoa izango zen. 
2- Eta elkartuz gero nola planifikatuko litzateke hezkuntza? 
Egin dugun galdera honen inguruan, oso zaila egiten zait hausnarketa egitea. Aurreko galderan esan dudan bezala oso aberasgarria irudiko litzaidake hiru kontzeptu hauek elkarrekin lana egitea, batik bat, umearen hezkuntza hobeagoa izateko. Aldi berean esan behar dut ez dakidala nola izango zen planifikazioa. Oso egoera zaila izango zen, eskolako hezkuntza, gurasoen hezkuntza, kaleko hezkuntza, partikularretako hezkuntza…etab. danak batera, adostasun batera iritsi beharko liraketeen eta esan dudan bezala hori oso zaila iruditzen zait, baina ez ezinezkoa.

Lehen aipatu dudan gaiarekin jarraituz, beste hausnarketa txiki bat egingo dut hezkuntza formala eta ez formalaren inguruan. Irakasle izatera iristen naizenean ez litzaidake gustatuko bakarrik hezkuntza modu batean heztea, hau da, momentua iristerakoan nahiago nuke bi hezkuntzen alderdi positiboak hartuta umeak heztea. Honekin ikasleek heldutasun maila handiagoa lortuko lukete estrategia, teknologia eta metodo berriak erabiliz. Hau izango litzateke nik erabiliko nuen hezkuntza ideala.

jueves, 2 de febrero de 2012

Gaur lehenengo aldiz idatzi dut blogean didaktikako lanaren 2 hausnarketa galderatako nere erantzuna ematen saiatuz.